Noticias

FAGOR ARRASATERA BISITA

Bailarako enpresa txiki eta ertainak Fagor Arrasaten izan dira
Bailarako enpresa txiki eta ertainetako hainbat ordezkarik Fagor Arrasate bisitatu dute. Eskualdeko garapena bultzatzeko asmoa duen Saiolanen proiektu berriaren lehen bilera Fagor Arrasaten izan da, eta Debagoieneko enpresa txiki eta ertainetako 30 ordezkari inguruk Arrasateko egoitza bisitatu dute, "lankidetza sendotuz".
Konformazio eta ebaketa lineen fabrikatzaile honetako zuzendari nagusi David Pascualekin bildu dira ordezkariok. Fagor Arrasateren esanetan, topaketa "baliagarria" izan da arduradunen artean harreman zuzena izateko eta bezero eta "hornitzaileen arteko harreman potentzialak sustatzeko erronkak eta beharrak bateratzeko".
Topaketaren ostean, esan moduan, instalazioak bisitatu dituzte, "bere jardueraren beharrak bertatik bertara ezagutzeko". Saiolanek bultzatutako ekimenaren helburua da eskualdeko enpresa txiki eta ertainekin harreman berriak aztertzea, "banaka edo elkarlanean, aurrean dituzten erronkei erantzun ahal izateko".
Contacte con nosotros
Solicite información y/o presupuesto
  • Fagor_Arrasate_-_Saiolan
PEFC / Applus / LOPD / IPPC
San Juan Auzoa, Larramendi Industrialdea, partzela I-1
20570 Bergara (Gipuzkoa) 
GPS: 43.1337, -2.4302
+34 943 829 483 | embalan3@embalan3.com
Utilizamos cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio, en función de tus hábitos de navegación. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aquí.